XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) ibarreko burdinola eta eihera gehienetatiko errenten eta zergen kobratzaile eta beste hainbat kargu irabazpidetsu bezain gozoren jabe izanak ziren
Garai haietako kronikek diotenez, Pedro de Ugarte handikiak lau seme-alaba izan omen zituen bere esposa guztiz noble eta prestuarengandik: bata, Domenjon izenekoa, Inperioaren zerbitzari leiala, nabigatzaile trebea, sukar gaiztoek eraman omen zuten hilobira Yukatango lurraldeetan, hango indiarrak eta emeak baketzera joana zelarik;
beste bat, Juan zeritzana, Espainiako Gortera joan omen zen, nobleziako dama guztien aitor-entzule bide zen osaba fraide dominiko batek deiturik, baita, itxura denez, karrera argitsua burutu ere, Erresumako Eskribau eta, beranduago, hilhurren zegoelarik, Koroari eginiko zerbitzu ugari bezain ongarrien saritzat, bere leinuarentzat Villanueva-ko Konde titulua erdiesteraino iritsiz;
hirugarrena, emakumea berau, eta nonbait berezko edertasunez ez dakigu baina familiako ondasunez behintzat aski ongi hornitua izan ez zenez, zorigaiztoagokoa izan omen zen, Margarita zeritzan alaba hau, kronikek puntu honi buruzko argitasunik ez badakarte ere, seguru aski aitaren aginduz sartu baitzen lekaime
laugarren semea, azkenik, Jainkoaren eta Eliza Ama Santaren zerbitzari fina bera ere, oso nabarmendu zen 1566 urte inguru haietan, (...)